XIV. Aizkorrin Barrena mendi martxa

Aizkorbarrena arnas leku da
Brinkola Legazpin auzo
Aurki bertatik pasako dira
Zenbait hegazti eta uso
Egiazko den paradisua
Ez da gezur ez da lauso
Hamabigarren aldiz zaintzaile
Bere egun eta gau oso
Berriro ere abia gaitez
Kantari ta pausoz pauso

Egilea: Jokin Matxinandiarena

Informazioa

Aurtengo mendi martxa irailaren 24ean ospatuko da, Legazpiko Brinkola auzoan hasi eta amaituta. Martxa luzea (Zanpa Zanpa / 27 km) 8.00retan hasiko da eta martxa motza (Ttipi Ttapa / 17 km) 9.00etan.

Data: 2023-09-24
Tokia: Brinkola (Legazpi, Gipuzkoa)
Ordua: 8.00retan (Zanpa Zanpa) eta 9.00etan (Ttipi Ttapa)
Prezioa: Aurrez 12 €, egunean bertan 15 €
Izen emateak, ohiko lekuetan:
Izadi Zaleak elkartea: astearte eta ostegunetan 18:30- 19:30.

Irailaren 12tik aurrera

Legazpiko kiroldegia: irailaren 22ra arte.
Urbeltz taberna: irailaren 22ra arte.
Insausti taberna: irailaren 22ra arte.
Armuño elkartea: irailaren 22ra arte.
Zumarraga eta Urretxuko kiroldegiak: irailaren 21ra arte.
Intertnet bidez: Kirolprobak.com

Mesedez, trenez etorri!

TRENEN ORDUTEGIA
Donostia 6:23 Donostia 7:13
Beasain 7:15 Beasain 8:06
Zumarraga 7:30 Zumarraga 8:21
Legazpi 7:34 Legazpi 8:25
Brinkola 7:40 Brinkola 8:31

Junetorri

Junetorri bus zerbitzua
Brinkolatik Legazpira : 14:00, 15:00
eta 16:00etan.

Ibilbideak

TTIPI TTAPA (motza; 17 km eta 633 m-ko desnibela) eta ZANPA ZANPA (luzea; 27 km eta 1.300 m-ko desnibela).

Bi ibilbide

TTIPI TTAPA: Motza; 16,2 km eta 750 m-ko desnibela.
ZANPA ZANPA: Luzea; 26,5 km eta 1.646 m-ko desnibela.

Anoa postuak

Bi puntua egongo dira: Motzerako anoapuntua Oazabaletan egongo da 9,50 kilometrora eta bigarrena, Zanpa Zanpa ibilbiderako, Intzuntzaetan 12,80km-ra.

Janari eta edariak

Bi puntu egongo dira: Lizarragako saroian (bi ibilbideak pasatzen dira hemendik)  eta Intzuntzaetan (Zanpa Zanpa ibilbidea).

Segurtasuna

Mediku-zerbitzua izango da, baina antolatzaileek gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dute bere gain hartuko.

Segurtasuna

Mediku-zerbitzua izango da, baina antolatzaileek gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik ez dute bere gain hartuko.

Oroigarria

Amaieran kamixeta bat izango duzue eskuragai. Egun bertan ez bada, jasotzeko puntuei buruz informatuko zaizue.

Kamixeta

Amaieran kamixeta bat izango duzue eskuragai. Egun bertan ez bada, jasotzeko puntuei buruz informatuko zaizue.

VIII. Mikel Oskoz Galdera Lehiaketa

Haur eta Helduentzako Mikel Oskoz Galdera Lehiaketa ospatuko da. Parte hartzeko, galderen papertxoa hartu beharko da irteeran eta bukaeran kaxa batean utzi. Martxa bukatzen denean, galdera guztiak ondo dutenen artean opariak zozketatuko dira. Animatu eta parte hartu!

Oharrak

Hau ez da lasterketa bat. Aizkorrin barrena mendi martxan ez dago sailkapenik. Helburua mendiaz eta gure inguruez gozatzea da! Eta ez ahaztu, mendia aurkitu dugun bezala utzi behar dugu; ibilbidean dauden zabor edukiontziak erabili!

Sustatzaileak

Laguntzaileak

XIV. Aizkorrin Barrena

Mendi martxa. Brinkola, 2023ko irailaren 24ean