Brinkola Legazpiko auzo bat da, Oñatirako bidea hartu eta 5 kilometrotara dagoena. Garai batean baserri auzoa zen, baina gaur egun brinkolatar gehienek, 150 bat dira guztira, inguruko lantegi eta bestelako lantokietan dihardute. Kanpotarrak ere badira bertan, eta auzoak etorkinak jasotzen ditu gaur ere, garai batean bezala. Auzoak ez du aparteko zerbitzurik. Orain dela gutxira arte bi taberna zituen, ‘Patxiñe’ eta ‘Joxemañe’, baina gaur Armuño elkartea da topaleku bakarra. Auzo elkarte bat ere badago, Arriurdin, auzotarren kezka eta eskaerak bideratu eta ekin tzak antolatzen dituena. Elizaren ondoan du lokala. Brinkolan ez dago dendarik, baina okina egunero joaten da, igandeetan izan ezik, eta astean behin fruita saltzaile bat ere iristen da, eta butano banatzailea hamabostean behin. Eskolarik ere ez dago, eta umeak autobusez joaten dira herrira. Trena, berriz, goizeko 6etatik gaueko 11ak arte, ia orduko bat dago. Jaiak, San Agustinak, abuztuaren 28aren inguruan ospatzen dira, eta San Isidrotan afaria egiten da, San Martin eguna ere ospatzen da eta Gabonetan eskean ateratzen da. Azken urteotan Lenbur Fundazioaren eskutik turistak ere iritsi dira auzora, Igeralde baserrian Ogiaren Txokoa eta Igeralde errota ikustera.
     Bada beste "Brinkola" bat, ETB-ren telesailekoa,ez du ia zerikusirik fikziozko Brinkola honek eta benetazko Brinkolak. Amankomunean duten bakarra, izena eta tren geltokia. Irudiak ez dirabenetazko Brinkolakoa, baizik Zestoako Arrua auzoak

Tere Madinabeitia , Zum Edizioak