Hastapenak

  Elkartea ahalegin eta sufrimendu askoren ondoren 1972.eko Uztailaren 8an inaguratu zen . Aurrez Legazpin Korosti izeneko talde bat existitzen zuen, OARGUIren (Obra Atlética Recreativa Guipuzcoana) barnean zegoena, bertan ekintza ugari egiten ziren eta hauetatik asko mendiarekin zerikusia zuten. Elkartearen egoitza Patrizio Etxeberriaren ekonomatoa egin zen lokaletan zegoen, gerora parrokiko lokaletara pasatu zen.
  Legazpiar mendizaleak pertsonalitate juridiko propio bat izan nahi zuten, zeren askotan desinformatuak sentitzen ziren, Euskal Federazioa Donostin bait zegoen eta bileren berririk ez zen jasotzen. Gainditu beharreko oztopoak asko ziren eta gehientsuenak elizaren aldetik.
  Lehen pasusuak Endika Amilibia eta  Periko Gabiriak eman zituzten, azken hoenen etxean bilera ugari eginez, ideia hauek pixkanak gorputza hartzen hasi ziren. Horrela lokala erostea erabaki zen, garai hartako 1463000 peztako kreditu bat eskatu behar izan zen,  horrela bazegoen zenbait bazkide bere ondasunekin kreditua abalatu zutenak
  Hurrengo pausuak burokaratikoak izan ziren, estatutuak onartu behar ziren, ia bi urte luze behar izan ziren, justu garai hartan Euskal federaziorik ez zegoen eta Pako Iriondo aukeratu arte zain egon behar izan zen, orduan  Madriden eta Euskal Herrian estatutuak onartu ziren. Baina arazoak ez ziren hor bukatu, estatutuak Guardia Zibilaren koartelean aurkeztu ziren, Gobernu Zibilak baimena eman zezan. Baina estatutuak koartelean denbora luzez geldituta zeuden. Santi, Perikoren anaia, ezagun bat zuen, Alzugaray, honek estatutuak bideratzen lagundu zuen, baina estatutuak ez ziren aurrera ateratzen, horrela Alzugaray koartelean agertu zen eta hurrengo egunean Estatuak zigilu ofiziala zuten. Alzugaray ohorezko bazkide izendatu zuten.
  Jarraian sorrerako zenbait anekdota aipatuko ditigu:
     - Hasierako bazkide bakoitzak sarrerako kuota bezala 1000 pezta jarri zuten
    - Hasieran aitzaki desberdinak jarrita Guardia ZIbilak ez zituen onartu aurkeztu ziren lehen lehendakariak, horrela lehen lehendakaria Benjamin Soraluze izan zen.
    - Izadi Zaleak emakumeak onartzen zuen lehen elkarteetariko bat izan zen, eta segururenik Euskal Herrian emakume bazkide onartu zituen lehen elkartea izan zen.
     - Logotipoa prestatzeko Endika eta Periko saiakera asko egin zituzten, orain duguna lortu  arte, logoaren egilea Jose Andueza izan zen.
     - Akta liburuari zigilua jartzeko, 1972.eko udaran Batis Maizek trenez Donostira joan zen eta handik Bergarako juzgatura Auto Stop eginaz, garai hartan kotxe gutxi zirela kontu hartuta, bidaia oso luzea izan zen.
     - Inagurazio eguna Jose Martin Mendinuetaren ezkontzaren egun berdinena izan zen, horrela gentia  bi ekitaldietan murgildurik ibili ziren


      - Elkartea sortu baino urtebete lehenago, elkarte moduan mendi irteerak egiten ziren, lehena AIzkorrira izan zen, Santa Teresako ikasleekin, arduraduna Maite Basabe zelarik

 

Martxak

  Izadiren historian martxa desberdin batzu antolatu dira:
      - 1989.ean Beteranoen martxa Nazionala antolatu zen, bertan 121 taldeetako 1605 mendizale bildu ziren. Antolakuntza guztiz arrakastatsua izan zelarik, gaur egun oraindik mendizale beteranoen artean Legazpiko martxa gogoratzen da.
      - 1990an, aurreko urteko arrakastari jarraituz, famili martxa bat antolatu zen, bertan 200 familiko 600 lagunek parte hartu zuten. Ibilbidea aurreko urteko berbera izan zen.
      -  1992an, haurrentzat martxa erregulatu bat antolatu zen 599 partaideeekin
      -  2000an, haurrentzat martxa erregulatu bat antolatu zen 411 partaideeekin

Oroitzapenenan

   Mendian hil diren bi bazkide mendizale gogoratuko ditugu:
      - Joseba Alcelay: Olanon hil zena, el 2-8-1970, irrist egin eta zuhaitz baten aurka jo zuen, bertan hilik geratu zelarik
     - Javier Ezeolaza: Etxaurin hil zen el 25-3-1977, eskalatu ondoren eroriko baten ondorioz

Eskerrak

    Periko Gabiria eta Batis Maizi eskerrak eman nahi nizkioke, beraiek izan bait dira atal hoentako informazio eman dutenak. Hemen kontatzen dena guztiz egia ez bada, seguruenik webmasterrak ez zuela informazioa ondo ukertuko. Antonio Triguerori ere eskerrak eman behar dizkiot, zeren 90.eko hamarkadako argazki ugari ekarri bait zituen.


Pedro Gabiria - Pemba Tshering - Pasang Temba eta Antxon Burcio 1.981ko Uztailan