Hilabete batzuetako etenaren ondoren, Izadi Zaleak elkartean webgune berria estreinatzen dugu. Gune berri hau hila honen bukaeran izango den Aizkorrin barrena mendi martxaren inguruko informazioarekin, elkarteari buruzko atal batekin eta Izadi Zaleak-en jardunarekin zerikusia duten albisteen espazio batekin abiatu dugu. Datozen egunotan weba edukiz hornitzen joango gara eta, besteak beste, mendi irteeren egutegiari eskainitako tartea izango dugu ere.

Weba osatzen eta falta diren atalak gehitzen jarraituko dugu baina, zerbait faltan botatzen baduzue, proposamenak ere gin ditzakezue albistearen bukaerako iruzkinetarako tartean.