Antxon Burciori omenaldia

By |2021-05-21T12:29:18+02:0021 maiatza, 2021|Albistea|

Ekainaren 29an, goizeko 10:00etan, omenaldia egingo zaio Antxon Burciori Aizkorriko tontorrean. Burcio Euskal Mendizale Federazioko Zuzendari Teknikoa izan zen 30 urtez. Mendiko Sorospen Taldearen sortzaileetako bat ere izan zen. Mendiko gida titulatua, Benasqueko Goi Mendi Eskolako irakasle... mendizaleen formazioan lan handia egin zuen Antxonek. Azken urteotan mendiko lasterketetan epaile lanak egiten zituen.